2022/07/24ALBO, 1522-07-24
Uztailaren 24an, 88º 1/4-ean hartu nuen Eguzkia, 17º 49’-ko deklinazioa zuen, altuera 19º 34’-koa izan zen, arruta Iparralde 4ena Ipar-mendebaldera hartu genuen. San Anton uhartea Hego-ekialde 4ena Hegoaldean daukat eta osteguna zen.