2022/07/25ALBO, 1522-07-25
Uztailaren 25ean, 87º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 17º 34’-ko deklinazioa zuen, 19º 49’-koa izan zen altuera, eta aurreko egunetik gauera arte 4 legoako bidea egin genuen Ipar ipar-mendebaldera, eta gauetik Eguzkia agertu arte 8 legoa egin genituen Mendebal ipar‑mendebaldera eta ostirala zen.