2022/07/28ALBO, 1522-07-28

Uztailaren 28an, 84º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 16º 46’-ko deklinazioa zuen, altuera 22º 1’-ekoa izan zen. Arruta Ipar ipar‑mendebaldera hartu genuen. Tenerife Eki ipar-ekialdean neukan eta ni haren Mendebal hego-mendebaldean nengoen, astelehena zen.