2022/08/07ALBO, 1522-08-07

Abuztuaren 7an, 71º 2/3-etan hartu nuen Eguzkia, 13º 47’-ko deklinazioa zuen, altuera 32º 27’-koa izan zen, bidea Iparraldera eta Ipar ipar-ekialdera egin genuen, beraz, bidea Iparralde 4ena Ipar‑ekialdera egin genuela hartzen dut kontuan, eta Faial eta Piko [Azoreak] Ipar-ekialde 4ena Iparraldean dauzkat, ni haien Hego‑mendebalde 4ena Hegoaldean nago, eta osteguna zen.