2022/08/09ALBO, 1522-08-09

Abuztuaren 9an, 70º-tan hartu nuen Eguzkia, 13º 8’-ko deklinazioa zuen, altuera 33º 8’-koa izan zen. Ipar-ekialde, Ipar-ekialde 4ena Ekialdera, Eki ipar-ekialdera, Ekialde 4ena Ipar-ekialdera eta Ekialde 4ena Hego-ekialdera egin genuen bidea, guztira 8 legoa inguru egin genituen. Gero biratu eta Ipar-mendebaldera joan ginen, eta larunbata zen.