2022/08/12ALBO, 1522-08-12

Abuztuaren 12an, 66º 1/3-ean hartu nuen Eguzkia, 12º 9’-ko deklinazioa zuen, altuera 35º 49’-koa izan zen eta bidea Iparraldera, Ipar ipar-ekialdera eta Ipar-ekialdera egin genuen, beraz bidea Ipar ipar-ekialdera egin izango bagenu bezala hartzen dut kontuan, ontzia norabidetik aldentzen zelako, Faial Ipar-ekialdean daukat eta San Mikel [San Miguel originalean] Eki ipar-ekialdean, eta asteartea zen.