2022/08/13ALBO, 1522-08-13
Abuztuaren 13an, 64º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 11º 49’-ko deklinazioa zuen, altuera 37º 4’-koa izan zen. Aurreko eguerditik gauera arte Iparralde 4ena Ipar-ekialdera egin genuen bidea, eta gauetik goizera arte, Iparraldera, eta goizetik hurrengo eguerdira arte, Ipar-ekialde 4ena Iparraldera, eta asteazkena zen.