2022/08/14ALBO, 1522-08-14
Abuztuaren 14an, 63º-tan hartu nuen Eguzkia, 11º 28’-ko deklinazioa zuen, altuera 38º 28’-koa izan zen. Ipar-ekialde 4ena Iparraldera, Ipar-ekialdera eta Ipar-ekialde 4ena Ekialdera egin genuen bidea, olatu handiak zeuden eta bidea Ipar-ekialde 4ena Iparraldera egin genuela hartzen dut kontuan, eta osteguna zen.