2022/08/15ALBO, 1522-08-15
Abuztuaren 15ean, 61º 2/3-etan hartu nuen Eguzkia, 11º 8’-ko deklinazioa zuen, altuera 39º 28’-koa izan zen eta Ipar-ekialde 4ena Iparraldera egin genuen bidea. Faial Ekialdean daukat, ni haren Mendebaldean nago, eta Loreak [Flores originalean] [Azoreen Mendebaldean] Ipar‑mendebalde 4ena Mendebaldean daukat, ni haren Hego-ekialde 4ena Ekialdean nago, eta ostirala zen.