2022/08/22ALBO, 1522-08-22
Abuztuaren 22an, 56º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 8º 9’-ko deklinazioa zuen, altuera 42º-koa izan zen eta Hego hego‑ekialdera eta Hegoalde 4ena [Hego-ekialdera][i] egin genuen bidea, hortaz, bide guztia Hegoalde 4ena Hego-ekialdera egin izan bagenu bezala hartzen dut kontuan, eta ostirala zen.
[i] Originalean norabidea falta da. (Itzultzailearen oharra)