2022/08/29ALBO, 1522-08-29
Abuztuaren 29an, 56º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 6º 2’-ko deklinazioa zuen, altuera 39º 17’-koa izan zen. Ekialde 4ena Hego‑ekialderako arruta eduki genuen eta bidea Eki hego‑ekialdera egin genuela kalkulatzen dut, itsaslasterrak gogor Hego-mendebaldera bultzatzen zuelako, ontziak 34 legoako bidea egin zuen, eta ostirala zen.