2022/08/30ALBO, 1522-08-30
Abuztuaren 30ean, ez nuen Eguzkia hartu, eta Eki hego‑ekialderako arruta genuen, gutxi gora behera 30 legoa egin genituen bide horretatik. 38º 2/3-eko altueran nago, eta [San Bizente] lurmuturra Ekialde 4ena Hego-ekialdean daukat, ni haren Mendebalde 4ena Ipar‑mendebaldean nago, eta handik 5 legoara igaroko naiz, eta larunbata zen.