2022/09/01ALBO, 1522-09-01

Irailaren lehenengo egunean, 57º 2/3-etan hartu nuen Eguzkia, 4º 54’-ko deklinazioa zuen, altuera 37º 14’-koa izan zen. Ekialde 4ena Hego-ekialderako arruta eduki genuen eta ontziak Eki hego‑ekialdera egin zuen bidea. San Bizente lurmuturretik 81 legoara nago eta egun hartan Ekialdera joateko agindua eman nuen, eta astelehena zen.