2020/02/24ALBO,1520-02-24

Otsailaren 24an, Eguzkia hartu nuen 53o-tan, 5o 54’-ko deklinazioa zuen, Hegoko [aldeko] poloaren altuera 42o 54’-koa zen, eta Mendebalde ipar-mendebaldera izan zen bidea, eta oso badia handi bat genuen aurrean, zeinari Bahía de San Martín izena eman genion, egun horretan aurkitu genuelako. Sartu ginen oso barnera eta ezin aurkitu genuen hondoa barren-barrenean ginen arte eta 80 besaldi aurkitu genituen, eta bira [perimetroa] du 50 legoakoa, eta ahokadura [bokalea] Ipar-mendebaldera doa eta 42o 1⁄2-ko altueran dago.