Santiago deitutako ontzi bat galdu egin zen kostaldea esploratzera irten zenean. Mirariz salbatu ziren bertako gizon guztiak. Haietako bik guganaino iristea lortu zuten eta haiek eman ziguten berria. Kapitain jeneralak galleta zakuekin gizon batzuk bereizi egin zituen. Bi hilabetez haiek jan-edanaz hornitzera behartuta egon ginen, egunero ontzi galdu hartatik gauzaren bat erreskatatzen baitzuten. Harainoko distantzia 24 legoakoa zen, hau da, ehun milia; eta bidea, zakarra eta sasitzaz betea. Lau egun ematen genituen bidaldian; sasi gainetan egiten genuen lo; ez genuen edateko urik aurkitzen, izotza baizik, eta, gainera, nekeak ahituta uzten gintuen. Gure portuan molusku luzanga batzuk oso ugariak ziren, "muskuiluak" deitu genien. Perlak izan ohi zituzten, baina oso txikiak, eta jatean traba egiten ziguten. Han inguruan gainera intsentsua, ostrukak, azeri emeak eta lasterka zenbiltzaten untxiak zeuden, Europakoak baino txikiagoak. Mendi garaienaren tontorrean gurutze bat landatu genuen, lur haiek Espainiako Erregearenak zirela erakusteko, eta "Kristo Mendia" izena eman genion.
2020/05/22PIGAFETTA, 1520-05-22