Ia bost hilabetez portu horretan egon ginen, San Juliango portua izena jarri genion eta gertaera ugari izan ziren denbora horretan. Jaun txit prestu horrek bateren baten berri izan dezan, jakin ezazu han ainguratu orduko, beste lau ontzietako kapitainek elkar hartu egin zutela traizioz kapitain jenerala erailtzeko; honako hauek izan ziren: armen ikuskaria, Joan de Cartagena deitzen zena; altxorzaina, Luis de Mendoza; kontularia, Antonio Coca eta Gaspar de Quesada. Ikuskaria bere gizonek laurdendu eta kontularia sastadaz hil zutenean, agerian geratu zen azpijokoa. Egun gutxitara, Gaspar de Quesada, beste bat antolatu nahi izateagatik, Patagoniako lur horretan apaiz batekin batera erbesteratu zuten. Kapitain jeneralak ez zuen hura hiltzeko agindua eman nahi izan, Don Karlos enperadoreak eman ziolako kapitaintza.
2020/08/24PIGAFETTA, 1520-08-24