2020/08/26PIGAFETTA, 1520-08-26
Handik abiatuta, Antartikoko 51 gradutan ken heren bat, ur gezako ibai batekin topo egin genuen; bertan ontziak haize zakarretatik babestu ziren; gainera, handia izan zen Jaungoikoak eta Gorputz Santuak eman ziguten laguntza. Ibai hartan bi hilabete inguru ainguratu genuen urez, egurrez eta arrainez hornitzeko –beso bat baino luzeagoak ziren arrainak, ezkata askorekin eta gozoak bezain urriak–. Eta berriro nabigatu aurretik, kapitain jenerala eta gu guztiok konfesatu ginen eta benetako kristauen moduan Jauna hartu genuen.