2020/10/22PIGAFETTA, 1520-10-22
Jada inbutuaren hondotik oso gertu eta guztiek beren buruak hiltzat hartuta, aho ñimiño bat begiztatu zuten, aho bat baino gehiago izkina bat ematen zuena, eta harantz abiatu ziren itxaropenak abandonatutakoak: horrela itsasartea haien gogoz bestera aurkitu zuten. Zeren eta, izkina bat ez zela ikusita, pasabide bat baizik, senadi bat aurkitu arte barneratu baitziren. Harago jarraituta, beste itsasarte bat ezagutu zuten eta hirugarren badia bat, aurreneko bi horiek baino handiagoa. Pozaren pozez atzera egin zuten kapitan jeneralak jakin zezan.