2021/03/16PIGAFETTA, 1521-03-16

1521eko martxoaren 16an, larunbatean, egunsentian lur altu batekin egin genuen topo, Lapurren Uharteetatik hirurehun legoara dago, gutxi gorabehera, eta Zamal du izena. Kapitain jeneralak beste batean lehorreratu nahi izan zuen hurrengo egunean. Zamalen atzean zegoen eta ez zen inor bizi, horregatik pentsatu zuen seguruagoa zela. Ura hartu eta begiratu beharra zegoen. Ertzean gaixoentzako bi denda altxarazi eta txerri bat hilarazi zuen.