2021/03/25PIGAFETTA, 1521-03-25

Astelehen Santuan (martxoaren 25ean, Deikunde egunean), eguerdia pixka bat pasata eta aingurak altxatzeko ia prest geundela, itsasontzira joan nintzen arrantzatzera. Ganberara bidean, soka batzuk zapaldu nituen eta espartzua euriarengatik bustita zegoenez, itsasora jausi nintzen inork ikusi gabe. Ia erabat uretan murgilduta nengoela, bela nagusiko sokaren amaiera eskura etorri zitzaidan, jaungoikoak nahi izan zuelako kareletik zintzilik zegoen. Soka hartu eta oihukatzen hasi nintzen, hain altu egin nuen oihu, non etzun eta txalupan niregana etorri ziren. Ez dut uste nire merituek salbatu nindutenik, baizik eta Pietatearen Iturriaren errukiek. Arratsaldean Mendebalde eta Hego-mendebaldearen artean lau uharte aurkitu genituen: Cenalo, Hiunanghan, Ibusson eta Abarien.