Astelehen goizean, gure eskribaua Zubun lurreratu zen interpretearekin batera. Erregea beste nagusiekin plazara etorri zen eta gureei hurbil esertzeko esan zien. Konpainian kapitain bat baino gehiago bazegoen galdetu zien eta ea berak haien jaun enperadoreari zerga ordaintzea nahi zuten. Ezetz erantzun zuten, beste batzuekin egin aurretik haiekin salerostea baino ez zutela nahi. Hori gustuko zuela esan zuen, eta, gure kapitaina bere laguna izan nahi bazuen, eskumako besoko odol pixka bat bidaltzeko eta berak berdin egingo zuela, benetako laguntasunaren seinale. Mandatua onartu zuten. Azkenean, erregeak miatu egin zuen, ea lehena gure kapitaina edo bera izan behar zen, bertara heltzen ziren kapitainak berarekin opariak trukatzen zituztelako. Hori ikusita, interpreteak berari hasteko esan zion, ohitura mantentzearren; eta hasi egin zen.
2021/04/08PIGAFETTA, 1521-04-08