2021/04/12PIGAFETTA, 1521-04-12
Ostiralean salgaiz beteriko biltegia zabaldu genuen eta benetan miretsi zuten. Metal, burdin edo pisuzko beste edozein gairen truke, urrea ematen zuten; txikiengatik arroza, txerriak, ahuntzak eta bestelako elikagaiak. Herri hauek urrezko hamar peso ematen zituzten hamalau libra burdinen truke: peso bat eta ia dukat bat eta erdi. Kapitainak ez zuen nahi izan urre gehiegi onartzerik, izan ere, marinel batek baino gehiagok pixka baten truke bere gauza guztiak salduko zituzkeen: baina horrela merkataritza guztiz desorekatuko litzateke betiko.