2021/04/13PIGAFETTA, 1521-04-13
Erregeak kapitainari igandean kristautuko zela zin egin zionez, larunbatean jada donetsitako plazan, tapizekin eta palmondo-sortekin apaindutako tribuna bat jarri zuten, bertan bataiatzeko. Egunsentian bonbardaketekin ez beldurtzeko ere esatea agindu zuen, festa garrantzitsuetan artilleriaren bolbora erretzeko ohitura baikeneukan.