2021/04/26PIGAFETTA, 1521-04-26

Apirilaren 26an, ostiralean, Matan uharteko jaunak, Zulak, semeetako bidali zuen kapitain jeneralaren aurrean bi ahuntzekin aurkezteko; eta zerga guztiak ordaindu nahi izan zituela esan zion, baina hango beste jaun batek, Celapulapuk, ez zituela Espainiako erregearen esanak bete ezta zergak ordaindu nahi. Hurrengo gauean gizonez betetako txalupa bakar bat bidaltzeko ere esan zion, hark borrokan lagunduko zuelako. Kapitain jeneralak hiru ontzirekin hara joateko erabakia hartu zuen. Ez etortzeko eskatu genion askotan, baina artzain ona zenez, ez zuen erregea alde batera utzi nahi.