2021/07/08PIGAFETTA, 1521-07-08
Uharte honetatik Hego-mendebaldera hamar legoara, beste bat aurkitu genuen aurrez aurre eta hura inguratzean, gorantz joaten ari ginela zirudien. Portuan sartzean, aspaldi ikusi gabeko Gorputz Santua agertu zitzaigun. Uharte honen hasieratik porturaino berrogeita hamar legoa daude.