2021/11/06PIGAFETTA, 1521-11-06
Asteazkenean, azaroaren 6an, bi horien atzean hamalau legoara, garaiera handiko lau uharte aurkitu genituen. Oraindik ontzian zegoen pilotuak horiek Maluco zirela esan zigun, beraz, Jainkoari eskerrak eman genizkion eta, pozaren pozaz, artileria guztia jaurti genuen. Gu hain pozik sentitzeak ez zuen inor liluratu behar, Maluco aurkitzeko hogeita sei hilabete ken bi egun eman baikenuen. Aurretik topatutako uharte guztietan izandako hondorik txikiena ehun eta berrehun besaldikoa zen, portugesek ziotenaren kontra; hemen banku handiak eta zeru iluna zela eta ezin zela nabigatu suposatzen baitzuten haiek.