2021/11/13PIGAFETTA, 1521-11-13
Asteazkenean, erregeak Mosahap semea Mutirrera bidali zuen iltze gehiagoren bila, gu azkar hornitzeko. Gaur erregeari jakinarazi genion indio batzuk preso generamala. Jainkoari eskerrak eman zizkion eta presoak berari emateko erregutu zigun, bere lurrera bost gizonekin batera bidaliko zituelako, eta horrela Espainiako erregearen eta haren ospearen berri emango zutelako. Haiez gain, gure erreginaren izenean preso hartutako hiru emakumeak ere eman genizkion, lehen aipatutako arrazoiarengatik…