2021/11/15PIGAFETTA, 1521-11-15

Azaroaren 15ean, ostiralean, portugesek utzitako iltzeaz arduratzeko Bachianera zihoala esan zigun erregeak. Bi opari eskatu zizkigun Mutirreko bi gobernadoreei Espainiako erregearen izenean emateko; eta gure karabeletara igo zen, eskopetak, baleztak eta kanoi txikiak (arkabuzak baino pixka bat handiagoak) nola jaurtitzen ziren ikusteko. Balezta bat hirutan jaurti zuen; su armak baino gehiago gustatzen zitzaiolako tresna.