2021/11/16PIGAFETTA, 1521-11-16
Larunbatean, Giailoloko errege mairua prao askorekin hurbildu zitzaigun; damasko berdez egindako kota bat, bi braza oihal gorri, ispiluak, artaziak, aiztoak, orraziak eta urre koloreko bi edalontzi eman genizkion. Tadoreko erregea seme bat balitz bezala maitatzen zuenez eta gu haren lagunak ginenez, bereak ere baginela esan zigun, eta laster gutako norbaitek bere lurretara joatekotan, ohore handia izango litzatekeela berarentzat.
Errege hori oso zaharra da eta uharte guzti hauetan haren beldur dira, botere handia daukalako. Raja Iussu deitzen da.