2021/11/24PIGAFETTA, 1521-11-24

Egunero Tarenatetik iltzea zekartzaten txalupa asko zetozen, baina erregeari itxaroten genionez, elikagaiak bakarrik erosten genituen. Tarenatekoak asko kexatzen ziren ez genuelako haiekin salerosi nahi. Azaroaren 24ko gauean, igandean, jada astelehena izango zenean, erregea itzuli zen eta bi ontzien artetik igarotzean bere xaflak jo zituen; salba ugarirekin eman genion ongi etorria. Lau egunetan iltze asko helduko zela esan zigun.