2021/11/30PIGAFETTA, 1521-11-30
Hurrengo egunean, gure erregea eta gobernadorea (haren iloba) itsasontzietara igo ziren. Oihal gehiago ez geneukanez, erregeak beretik hiru braza ekartzeko agindu eta guri eman zizkigun, horrela guk gobernadoreari beste gauza batzuekin oparitu ahal izan genizkion. Joan zirenean, salba handia jo genuen. Gero, erregeak beste sei braza oihal gorri bidali zizkigun, berriz ere guk gobernadoreari oparitzeko. Enkargua bete genuen eta asko eskertu zigun, iltze ugari bidaliko zigula esanez. Gobernadore hori Humar deitzen da, eta ez ditu hogeita bost urte baino gehiago izango.