2021/12/05PIGAFETTA, 1521-12-05

Ostegun eta ostiralean iltze asko erosi genuen, hirian zein ontzian. Lau braza xingolaren truke, bahar bat iltze ematen ziguten; marcello bat balio zuten letoizko bi kateen truke, ehun libra eman zizkiguten; azkenean, salgai gehiago ez zutenez, batzuek kapa, beste batzuek kota eta besteren batek alkandora edo edozein arropa saldu zuen gehiago irabazteko.