2021/12/07PIGAFETTA, 1521-12-07
Larunbatean, Tarenateko erregearen hiru seme haien emazteekin (gure erregearen alabekin) eta Pedro Alfonsorekin itsasontzietara etorri ziren. Hiru anaiei urre-koloreko beirazko edalontzi bana eman genien, eta emazteei artaziak eta beste gauza batzuk. Joan zirenean bonbarda asko jaurti genituen. Gero, Tarenateko erregearekin ezkonduta zegoen gure erregearen beste alaba batentzat gauza gehiago bidali genituen lehorrera, hark ez zuelako gainontzekoekin itsasontzira igo nahi izan. Pertsona horiek guztiak, gizonak zein emakumeak, beti oinutsik dabiltza.