2021/12/16PIGAFETTA, 1521-12-16

Astelehenean, gure erregeak Bachiangoari opariak bidali zizkion gerritik belaunera zetaz jantzitako berrogeita hamar emakumeren bitartez. Binaka zihoazen, eta bikote bakoitzaren erdian gizon bat zegoen. Emakume bakoitzak hainbat jaki zituzten platertxoz betetako erretilu bat zeraman. Gizonek pitxer handietan ardoa bakarrik zeramaten. Hamar emakume zaharrenak mazolariak bezalakoak ziren. Praora igo ziren eta erregeari guztia eskaini zioten, hura tapizean ohezeru gorri eta hori baten azpian atseden hartzen zegoen.

Atzera itzultzean gutako batzuk hartu zituzten eta haiek gauzatxoren bat eman behar izan zieten libre geratzeko.

Horren ostean, gure erregeak ahuntzak, kokoak, ardoa eta beste gauza batzuk bidali zizkigun. Gaur bela berriak jarri dizkiegu ontziei. Galiziako Donejakueren gurutzea agertzen da eta honako hau dago idatzita: “Hau da gure zorte onaren irudia”.