2022/05/06PIGAFETTA, 1522-05-06

Azkenean, Jainkoaren laguntzaz, maiatzaren 6an lurmuturra inguratu genuen eta bost legoa ingurura mantendu ginen. Hainbeste hurbildu ezean, ezin izango genuke inoiz igaro. Gero Ipar‑mendebaldera nabigatu genuen eta bi hilabete luzez ez genuen jan-edatekorik eskuratu. Denbora tarte horretan hogeita bat gizon hil ziren. Gorpuak itsasora botatzen genituenean, kristauak aurpegia gorantz zutela murgiltzen ziren beti; indioak, ordea, aurpegia beherantz. Jainkoak eguraldi ona bidali ezean, guztiok gosez hilko ginen. Azkenean, beharraren beharrez, Cabo Verde uharteetara hurbildu ginen.