2022/09/06PIGAFETTA, 1522-09-06

1522ko irailaren 6an, larunbatean, Sanlúkar badian sartu ginen; hamazortzi gizon besterik ez ginen eta gehienak gaixorik zeuden. Malucora abiatu ginen hirurogeita hamarrera heltzeko falta ziren gainontzekoetatik… batzuk gosez hil ziren, beste batzuek Timor uhartera ihes egin zuten, beste batzuek egindako delituengatik hil zituzten.

Badia hau atzean utzi genuenetik gaurko egunera arte, 14.460 legoa baino gehiago egin genituen eta munduari itzulia ematea lortu genuen, Ekialdetik Mendebaldera.