2022/09/09PIGAFETTA, 1522-09-09

Asteartean, alkandora jantzita eta oinutsik, guztiok Bitoriko Andre Maria eta Antiguako Andre Mariaren lekua bisitatzera joan ginen (bakoitzak bere argi-zuzia eskuan zuela).

Sevillatik abiatu eta Valladolidera joan nintzen, han Don Karlos maiestate sainduari ez nion urrea ezta zilarra oparitu, baizik eta hain jaun garrantzitsuaren estimua lortzeko gauzak. Besteen artean, liburu bat eman nion, nik eskuz idatzia, egunero bidaian gertatutako gauza guztiekin. Handik ahal izan nuen hoberen abiatu eta Portugaletik igaro nintzen Don Joani ikusitako guztia azaltzeko. Espainiatik itzuli eta Frantziara etorri nintzen; han Don Frantzisko kristaua handiaren amari, madama erregeordeari, beste hemisferioko gauza batzuk eman nizkion. Amaitzean, Italiara itzuli nintzen, eta nire denbora (eta nekea) Felipe Villers Lisleadam jaun entzutetsu eta txit prestuari, Rodaseko maisu handiari, eman nion.